Auzolana

Eguraldixek atzeratu euskun auzolana zintzo asko egin dou Arientzan. Atxabaltatik Arantzazurako peregrinaziño egunen aurretik egin biherrekue izeten zan hau, eta udaletxeko jentie ikusten pasetan ei zan frailiei erueteko zerbaitzuk batuaz.

Biher baten aurrien, bide konponketie gehixenetan, auzoalkatiek deittute etxe bakotxetik bat etorten dala auzolanera ikusi dot mutikotatik. Udalak ardaue jarten euela eta akabautekuen bakotxa bere mokautxuaz etxe baten, inoiz geurien, elkarketan ziela.

Oingo aldien sarri izeten zien lanok, eta diruik ikusten ez zan sasoien be bakotxak bere denborie jarten euen auzorako. Izengo zien purrustarak be, etxien aurretiko lanak baeozelako.

Orain badie beste auzolan batzuk: Errigora, erreka garbiketa… Auzolanak antolaketako gida be argitaratu da. Non bolondresak daukaten onena jarten dauen ekimen baterako. Gure auzolanak, barrez, obligaziñotik be badauko.

"EJ, Euskadi, Auzolana", dixo iragarkixek. Etxat gustetan. Auzolana beste gauza bat da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak