Fan jakun baitte Jesusa. Aurretik, barrez, Bixente, Patxi, Juan Jesus, Juanito, Joxe, Felizi, Joseluis, Martzelina, Zizili, Faustiño, Antonio, Fermin, aitte, ama, aittejaune…
Zenbat jakiturixa bakotxak eta zenbat danen artien. Guztiek miresten nittuen bizittekuek bizi izanaz ekixienagatik. Batzuk beste batzuk baino kontalari hobiek zien, bai, baine, askotan, edozeinek etxeko atie eskaratzeraino zabalketan euztien kontu zaharrak entzun guran agerketan nintzaienien.
Noizbait neure inguruen bizi izendakuek entzutie eta jasotie gustetan jat. Eta guzti horreik zer kontatu ugari eukien neure gozamenerako.
Ondio hemen dauenik ba da bere bizipenak atsegin haundiz kontetan dittuenik; askotan, graziaz. Jarraittu holaxe; neuk neikien adinien entzuten jarraituko dutzuet. Baina konturatu naz danak be urtietan aurrera doietzela eta hurrenkeran, laster neu naiela eurak dazen postu horretan; eta nik, barrez, ez dakit ezer haundirik.