Mugak

Goienan agerketan dien nirien antzerako sinatutako iritzi artikuluak irakurteko zalie naz. Beste batzuk nire egoera eta aukera berien zer idazten dauien ikustie gustetan jat, bai.

Idazten dauena ezagune badot, irakurterakuen bere ahotsa garbi-garbi entzuten dot, eta horrek berresten deust baietz, bera izen dala hori idatzi dauena.

Pentsatuik beste batzuk be antzerako bizipenak izeten dituztela, bere egunien hemen neuk berba egitten doten moduen idaztie erabaki neuen. Ez dakit erabaki zuzena izen zan, baine sinadurari besteko garrantzixe emuten dutzet neure iritzi bat agerketarakuen.

Bestalde, letretakue ez nazelako, ezta euskeraz eskolatutakue, atxekixie, behintzet, hor dauket, idazterakuen nire mugak berihela agerketan jataz. Denbora gehitxuau emunde ahalegine egitten dot, zerbait ezberdine esaten.

Eta esan biherra dauket: iezko konfinamentu gogorraren udaberriko egun hareitten goialde honetan bizi izen gauen pakie. Gauza edarra izan zan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak