Martin Kabarrixak

Erabiltzailearen aurpegia Julen Abasolo 2020ko ira. 13a, 00:00

Agorreko Andramaixetara aurten ez datorrela esan dau. Hemengo abelerie ikusitte, nahixau dauela dauenetan egon.

Behin, larreinek egitten ei ebitzen Txikinekuen. Gari lanak auzolanetik be dexente eukenetik, Martin be, bertan ei zan lagunketan. Lan handirik egin barik, jaterako orduen gustora ikusten ei zan gizona.

Abadie be inguruen izengo zan, eta hori ikusitte, bere artien: "Ez ba! Nik eraingo jutzat lanien". Hurrengo egun baterako abadetxera ekarri ei euen zertanbaitten lagundu zeixon. Martin agertu orduko bere penak kontetan hasi ei jakon erdi negarrez: Bere seme alaba gizajuek; Maria Rosa gehixau ezinien ebixela; Aurten soluek ez dauela ezer emun… Abadie errukittute, jaten eta hogerlekoren bat be emun ei eutzen Martini.

Orduen be, Kabarrixa aldera tripie osatute joan zala esaten euen, kolpeik be jo barik.

Arientzatik fan zan eta, Martin Larralderen antzera, gure Martin ez zan sekula itzuli, baina, goguen daukoun artien, geurekin egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak