Lelotu arte

Hementxe irakurri nutzen Martini, menditik erlojuaren kontra zebilenena. Zela bat-batien eskumuturreko kontu eramale modernue itxungi euen eta tremendako ilunabarra ikusteko gai izen zanekue. Apustu egingo nauke ilunabar arrunta izen zala, baine bat-batien laukitxotik kanpo bere buelta guztien mundu bat euela ikustiek txunditute utziko euen tipue.

Urrinera bonbue entzuten dogunien, txarangie antzematen dogu. Gerturatu arte barrez, ez gara gainontzeko instrumentuekin jabeketan.

Aldiro, bon, bon, bon, ailegetan die gure belarrixetara gainerako besteik ez balego moduen, barri bakarrak; erabat leloketan gaien arte. Eta orduen, zelan ez, beste bat, bon, bon, bon... Kopa, Zaldibar eta orain COVID-a. Gailuon jabe izenda be, beste inora alde egin ezinik, beti pantailakoari esarrita.

Azkenaldixen, afalosteko orduetan telebistarekin zappingien ibili ordez, kendu egiten dot. Akaso, irratixe piztu. Ez dozue imajinetan aurkitu doten mundue

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak