Lana, asko dau. Eskerrak kanpotarrak etorri dien geuretako gure ez dittugunak egittera, ala erosuau bizi gaittezen; izen be, horrei ordainketako beste diru badaukou.
Geure lana dakigun onduen egin biherra daukou, horixe diotzet neure buruei eta edozein lan parien suertatuta be hastera doiazenei. Ondo egindako lanaren poza norberana da lehenengo, eta, horrez gain, batek daki ze aukera egon leiken begire.
Atxabaltan, oingo udal ordezkarixetatik hiruk hortatik bizittie aukeratu daue, aurrekontuek utziko dauela uste dot. Holako goguek ikusitte lau-urteko benetan oparue espero dot gure herrirako. Ikusiko dogu.
Antza danez, herriko kulturgune ofizial nagusixen, Arkupen, langiliek egonkortu ezinien dabiltze. Kulturaren ingurua beti eskasian.
Eta bukaketako, kuartelaren inguruan zerbait ixotu da. Dana ez da futbola, esan daue. Aurrera, ba.