Bai, ez dakit akordetan zarien, baine hasiera baten taberna batzuk erretzailien aldie eta ez erretzailiena be jarri biher izen euien, aukera bixei gustue egitteko edo. Oker ez banau, kanpoko estufa altu horreik be orduentxe hasi zien hemen ikusten.
Ez zare akordetan zelan soziedadiek be ebali euen ezbaixe? Bateko toki pribauek dienetik arau horrek eurai zuzenien ez eutziela eragitten eta.
Pelotalekuetan be zerbait izan zan, ba. Ondio be ez? Jope, ba, oin dala gutxi futbol zelaixetan be, honen inguruko barri euki dauie, ba, bertan be ezingo dala erre eta.
Herrixen ikusten dotenaz, ia neu be ez nau seguru lege hori badan edo izen zan be, baine holako zerbait bazala esango nauke nik.
Gutxitan letxe, kanpuen egon barri naz, tabernetatik majo tireketan dauien herrialde baten, eta han bai, han baeuen mundu guztiek beteten dauen arau hori, ikusi egitten zan.