Zahartzaruakin batera bigarren umealdi bat eukitten dogule esaten da, ume etorri eta ume alde egitten dogule. Nerabezaruaz ez dot holakoik entzun, baina, daueneko, fenomeno bitxixe zana gure artien nahiko errotu eta geurekin gelditu dala esango nauke: baten bizitzan aro hauxe be errepikatu egitten da.
Nerabezarue, badakitzue, urtietara ikusitte, behintzet, berez ardura gutxiko sasoie dala, eta, hala eta be, urte bat gehixau noiz eukiko zain egoten gaiela, libriaue izeteko, karneta, lagunak, botue… eta ez dakit zer gehixau eskuetan eukiko dogula pentsaute. Mundue jateko ia gertu egoten da gizasemie.
Ba gauza bera sometan dot aurrejubilatzeko edo jubilatzeko dazenen artien. Egun dontsu hori bete eta, behingoz, norbera izeteko egonezinaz, lanaren ardura barik, famelixako lanak egindde. Azkenien, libre; buruen, barrez, hortik aurrera egittekuek kabidu ezinik.
Arabar batek, berak erderaz, esaten eusten, baina, adin horretan urtiek beteteko grina hori ez dauela ulerketan, urtiek bete ahala, hirugarren adineko pilluen sartzen gaiela, eta horren atzetik laugarrenik ez ei dator.
Dana be bizipoza dala pentsau gure dot. Eta hori ez jaku txarto etorriko inori be.