Eta bestiek: "Eta udabarrixe hobie dok ala? Kamarie hutsik, txarrixe janda, lanerako egune luzie, hori bai dala tristie".
Etxien eginddekuaz bizi eta aurrera egitten zan denboratako kontue da, ez euen bertako jeneruen alde egin biherrik.
Gaurko mundu globalizatu honetan kilometruena traba txikixe da, geure kamarie, frigorifikue jakine, beteta eukitteko. Esparrago naparrak edarrak die, baine kanpokuek merkiauek, hemen ganau edarrak hasten die, baine kanpotik dator asko, esnie bertakue badaukou, baine bestie be eskura dau.
Janari ekoizliok kataien azken maillan gazenetik, askotan ulertu ezin dogun soinuaz dantza egin biher izeten dogu. Eskeintzien eta eskaerien arteko orekie guztiz nahastute dau. Geure lana biher dan balixuen jarteko ahalmenik bageuko…
Km 0 kanpainie bertako jeneruen aldeko beste apustu bat da, ekoizliok nun eta zelan lana egitten dogun erakusten dauena. Kamarie beteta ikustie gauza edarra da, lasaitu egitten zau, baitte bertan daukotzune zelakue eta zelan etorrittekue dan jakittiek. Bertakue bada, gainera, zeure ingurue be landu egitten dozu.