Santa Ageda batzen

Santa Ageda egunien kanpaiek jotie be debekatu izan zan, inoiz kanpandorrietan mutilek egindako gehiegikerixakatik.

Juan Jesus eta Eugenio Santa Ageda batzen ibili zirenekue izengo da nik gogoraketan dittuten lehenengo Santa Ageda mutillek. Gu Koruetako eskolan geontzen eta goiz erdi aldera eskolara sartu ziren euran txapel eta lepoko painolo haundixekin, gu umiek gitzen eta hareik, barrez, guretzat gizonak.

Geure aitten denboran be, hiru edo lau elkarketaie nahikue izeten ei zan etxez etxe kantau eta eskien hasteko, berak lau urtetan edo batu euen, eta batutakuaz, etxe horreitako baten merixendau. Behin Mediolara be fan zien, eta umorez kontetan euen etxeruzkotan harmailatan soinujolie, Garaikue izengo zana, estropezau eta eskuko soinuei saihetsak apurtu jakozenekue.

Gerra ondorengo urtietan lau eta bost kuadrilla be pasetan ziela entzun izen dot; egun baten behintzet, tripie hobeto beteteko aukerie izengo zan. 

Hemen ez dakit noiz eta nola erabaki zan Santa Ageda kantuen ibiltte hori kinttuen ardurie izetie. Nik uste dot ohitturie gordeten lagundu dauela. Soldaduzka desagertu arren, kontuek jarreiketan dau, eta orain neskak be berdin dabitz taldien. Ahaztu egin dana, barrez, eskien eta batzen ibilttie dala esango nauke nik, preminarik ez nunbait.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak