Bururaketan jat, Sierra Leona aldien bizi dauena holako zerbait izengo dala. Medikuangana aillegau ez dienen hillotzak, iretargirako lazkotxe jantzi horreikin, etxietan bille eta bertatik ataraten ikustiek ondoeza ekarten dust.
Holako gaixotasunak billurre be emuten dau, eta, politikuek gai horren gaiñien berba egitten ikustiek, ikerie. Beti zuzentasunaren jabe, bestiek txarto eginddakue garbi, eta norbera estropezu baten.
Ebolak jotako haxe, ez ei zan Madrillera ekarri biher, han bertan kasu egin biher ei jakon; gatxa zabalketako arriskue gehittu baiño ez ei da egin. Ekarri zanien, barrez, nik goguen dauketen eztabaida bakarra gastu horrein jabe nor egingo ete zan da.
Otsuei belarrixek bertan ikusi jakonien, konturatu ga hau ez dala hegaztixen gripe dontsue, eta zorixoneko protokoluek arrazoittute dazela.
Pentsetan dot personok nor bere eskarmentuaz ikesten dogula gehixen, eta hola izeten jarraittuko dauela. Baiña, gaur egun, batak bestien barri jakitteko daukogun erreztasune bestien eskarmentuaz balixo izeteko erabili biherko geukela uste dot. Eta gaixotasun honen inguruen, iñun eukittenan, Afrika aldien daukiela esango nauke.