Neure gogokuenak

Geure aurretik pasau zienen egunerokue zelakue zan erakusten dauen, eta sekula liburuetan agertuko ez dien pasadizo horreik entzutie oso gogokue dot.

Sasoi hareitten, auzokue izen barik, Arientzatik pasetan zienak, eskekuek, konponerrak, azeri harrapatzailie, tela saltzailie eta holakon batzuk izengo zien. 

Orduen gutxik usteko euen, Sarriko bidetik egunero hainbeste lagun etorriko zanik. Zeinek pentsau Kabarrixatik, bertatik be, ehundaka bizikeleta pasauko zienik. Eta gainekuek!, argittu eusten behin Latasak. Badie batzuk, 06:30erako hemen goixen izeten dienak linterna eta guzti. Beste batzuk eguerdiko atsenaldixe ainike egitteko hartzen daue. Gaztiek, gimnasia orduetakuek, erretirauek, lanbakuek, belarrixetan kabliek daroiezenak, hamar bat metrotara usain bat jarreike daukienak eta erderaz egitten dauenak be, asko.

Esan leike, aisialdikuek edo hau, zelan ete zan lehenau?- baserri ingurue guk ainien, biher dauela. Nik, gogokuen dittutenak barrez, ondotik pasetarakuen kaixo edo egunon esaten dauenak die, baitte urrindik eskue jaso eta agurketan gauenak, edo parien geldittu eta berba egitten dotzuenak, edo geure lanetan zelan moldetan gaien jakin guran, begira geldiketan dienak. Nire ustetan horreik be, inguru hau bizi egitten dauelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak