Zaborren espektakulue

Euskeriena gutxi ez, eta hemen daukou zaborrena be. Eta harekin antzera, danak barrezka eta ni ilun urtengo ote nazen billurrez nau.

Nire herria garbia, zero zabor, atez atekoa, hondakinen mahaia... zenbat izenburu, danak edarrak izen leikezenak, bat egin ezinik. Bertako hondakinen kudeaketa eruengarri baten alde adostasuna topau ezinik gabitzela, sinistu ezinik nau.

Neure buruei askotan galdetu izan dutzet zelan leiken  geure zaborren inguruen elkarrekin hain hasarre eta egoskor ibilttie.

Baitte erantzune topau be: hemen pipa azalak ahotik zuzenien, tufa-tufa lurrera botaten dielako, hemen klinexak erabili eta lurrera doietzelako, hemen edozein gauza eskuraketan dogula be, barrukue geurie eta kanpokue bestiena dalako. Hemen txakur kakak uzteie zigortu egitten dalako, baina gizakumionak ez. Hemen zaborrak zakarrontzi inguruen pilaketan dielako. Guzti hau ohikue dalako, eta onartu egitten dogulako.

Ez gara konturaketan balixodun edozein gauza geure esku artien zabor bihurketan dogula, eta geuk sortu badogu, geurie dala.

Atxabaltan be, gauzak aldaketarren, pauso bat emutera goietz, baina oinarrizkue, berriro be egin barik geldituko dala uste dot, eta horrek, euskeriek antzera, geure buruekin daukoun jarreriaz, ehunetik ehun dauko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak