Segurtasuna da lehentasuna

Erabiltzailearen aurpegia Izaro Elorza 2020ko mar. 18a, 22:00

Anitzak izan dira azken egunetan COVID-19aren kutsatze arriskua murrizteko Oñatiko Udaletik hartu behar izan ditugun neurriak: udal zerbitzuen murriztea, egoitzen itxiera...

Finean, herritarren segurtasuna eten barik izan dugu erabakien erdigunean. Ezin uka ez direla erabaki errazak izan. Ezezagun dugun testuinguru batean gaude murgildurik, egoera ezohikoan. Eta horrek ezohiko neurriak hartzera garamatza, aldian aldiko egoerara moldatzera. Dena den, herritarrek ulertu dutelakoan gaude. Doazkiela milaka esker keinu erakusten ari diren arduragatik eta erantzukizunagatik. Ez ahaztu: borroka honetan guztiok gara beharrezko.

Bestetik, ezin aipatu gabe utzi asteburuan hasitako bidea. Boluntario sarea eratzeko lehen urratsak egin genituen. Oñatik hasia du elkar zaintzaren bidea. Salbuespen egoera honetan, badira laguntza behar duten herritarrak, lehentasunezko produktuak eskuratzeko, haur zein nagusien zaintzarako... Eta argi geratu da badirela horiei laguntzeko prest dauden herritarrak –gaurgaurkoz, ehun herritar baino gehiagok dute izena emanda–. Beste behin, erantzun paregabea eman duzue! Biba zuek! Mila esker!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak