Nor zen Ra?

Erabiltzailearen aurpegia Izar Odriozola 2026ko maiatzaren 13a

Badago giza espezietik asko harritzen nauen kontu bat: denok dakigu nor zen Ra Jainkoa.

Eguzkiaren Jainko egiptoarra. Punto. Ez galdetu gehiago, ez dakit. Egiptologoek kenduta, inork ez daki. 

Badago giza espezie euskaldunetik harritzen nauen beste kontu bat: denek ezagutzen dute errealitatea albistegietako titularren bitartez. Galdetu-galdetu, izango dute iritziren bat.

Azaleko ezagutza bat izatera mugatzen gaituzte albistegiek, eta ezagutza ahul horretatik abiatuta iritzi bat izateko eskatzen digute. Zer uste duzu honetaz? Eta besteaz? Baina zure informazio-iturri bakarra albistegietako lerroburuak dira, edo, are, Tiktokeko minutu laburreko bideoak.

Horrek esan nahi du gure iritziek iturri bakarretik edaten dutela, baina, halere, harro esaten dugula: "Hau horrela da, informatu egin naizelako". Nola esan... garai hauetan, eguerdiko albistegia ikustea informatuta egotearen ilusio optikoa besterik ez da.

Onar dezagun: ezinezkoa da orojakileak izatea eta gauza denen inguruan iritzi sofistikatu bat izatea. Ra nor izan zen jakitearekin ez da nahikoa; informazioa kontrasta ezazu, kuriositatearen bonbilla piztu, eta ez zaitez hain gutxirekin konformatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak