Gabonak eta zaintza

Erabiltzailearen aurpegia Izar Odriozola 2025eko abenduaren 23a

Din dan don, din dan don… it's timeee! Sentitzen duzue zirrara?

Badatoz Gabonak! Nola ez zenuten sentituko, bada, turroiak duela hiru hilabete hasi baziren saltzen. Oporrak, afariak eta magia: badator, bi astez bada ere, zoriontsu izateko tartea.

Hala ere, Sara Ahmedek definitutako feminista aguafiestas edo izorratzailearen rola hartu beharra dut, barkatu. Hainbesteko magiak ez dit ongi ikusten uzten, kaleko Gabon kantek ez didate ondokoa ongi entzuten uzten. Nolanahi ere, betaurrekoak jarrita –miopea naiz–, erraz ikus daiteke Gabonetan eskaintzen den zoriontasun edo disfrutearen eskeman ez direla denak kabitzen.

Fabrika handi batzuetako produkzioa gelditu ezin den bezala, zaintza lanek ere ezin dute deskantsua izan, eta deskantsurik ez izateak esan nahi du gozamenerako denbora murriztu behar dela derrigorrez. Interna gisa ari diren etxeko langileak, erresidentzietako langileak, ospitalean gau eta egun lanean dabiltzanak, etxez etxeko laguntza zerbitzua ematen dutenak. Zuek egiten duzuena da magia, eta ez duzue mago beharrik; lan eskubide duinagoen beharra baizik. Zuengatik, zorionaren eskema berregituratuko dugu, eta lapurtu zaizuen gozamena itzuliko dizuegu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak