Urrunago, mesedez

Erabiltzailearen aurpegia Izar Odriozola 2025ko ira. 9a, 00:00

Atseden hartu eta gozatzeko egunak ziren oporrak.

Orain, zein ondo pasatzen ari zaren erakusteko lan-egun intentsiboak bihurtu dira. Hori diote, behintzat, sare sozialek. "Ze ondo, deskonektatzera" diot, jatetxeko zerbitzariari wifiaren pasahitza eskatzen diodan bitartean. Zerk motibatzen gaitu? "Hemen egon naiz" edo "nire begiekin ikusi dut" esan ahal izateak? New York? Bali? Ez ditut inoiz zapaldu, baina sentitzen dut bertan egona naizela.

Garai arraroak izaten dira oporrak, rolak aldatzeko unea. Masa-turismoak arautzen duen dinamikan, bidaiari oro bihurtuko da arte historialari eliza oro miretsiz, aterako du argazki bera ehunka lagunen toki berean, eta arkeologo konplexua sartuko zaio ruina edo hondakin batzuk gustatzen zaizkiola sinetsita.

Digitalizazioaren aro honek, gainera, helmuga are exotikoagoak bilatzera bultzatzen gaitu. "Irlandara? Bertan dago eta". Laburbilduz, bi orduko hegaldia hartzea pringatuen kontua da. Hartu ezazu zortzi orduko eskala egiten duen abioia, tartean ferry bat ere bai. Xahutu bi opor egun helmugaraino iristen. Joera horrekin jarraituz gero, Marshall Uharteak bisitatzera iritsiko gara urpekarian, etxean zeinen ondo egoten den ahaztu nahian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak