Larramendin 'tipikoleatzen'

Erabiltzailearen aurpegia Izar Odriozola 2025ko ots. 25a, 00:00

Goazen, Tip, berandu iritsiko gara! –oihukatu du Collek, semaforoaren bestaldetik–. 

Nik ez dut gorrian gurutzatuko, –Tipek zintzo, ondoan duen haurra begiratuz– hiritar eredugarria izan behar dut haurrarentzat, Coll. Tip, –etsipen aurpegiaz Collek– baduzu adina semaforoaren koloreen diktaduratik askatzeko, badugu nahikoa mendekotasun egunerokoan dagoeneko.

Umeari irribarre egin dio Tipek. Gurutzatu du errepidea, berdean eta harro. Itxaron orain niri, Tip, –Collek erreguka zigarroa piztuz–. Coll, Bob Marleyren semea dirudizu, uztazu mundua ke horrekin kutsatzeari eta izan zaitez eredu. Ezagutzen dut eredu okerragorik –Collek kea nahi gabe haurrari bota dion bitartean–; gainera, sandia zaporea du.

Badaude eredu gaiztoagoak, Tip, –dio Collek–, badago auzo eta herri osoa zigarro handi bat piztuz kutsatu nahi duenik. Coll, –lotsatuta Tipek– esan nizun puruarena ez dela berriro errepikatuko. Puru bakarra ez da ezer honen ondoan, Tip; piztu nahi duenetako batek prebarikatu egin du, eta ez da zigarro soila, milaka puru handi baizik. Gezurretan harrapatuagatik ere, kasua artxibatu dute –penatuta Collek–. Justizia itsua omen da, Coll.

Ez, ordea, irentsiko dugun kea, Tip.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak