Hilma Af Klint

Erabiltzailearen aurpegia Izar Odriozola 2025ko urt. 19a, 00:00

Karrera utzi nuen egunean ezagutu nuen Hilma Af Klint pintore suediarraren obra abstraktua.

La puta ama iruditu zitzaidan, bere garairako erabat infrabaloratua. Gradu berrian tatuatu nuen bere koadroetako bat besoan. Egoerari epika gehiago gehitzeko, lagunei esan nien koadroa ezagutzen zuenak nirebizitzakoamodioa izan behar zuela. Errekonozitu zuen norbaitek, bai, baina lagun baten bikotekidea zen. Eta marikoia. Ups.

Af Klint 1862an jaiotako emakumea zen, eta ez zituen bere koadroak argitara atera bizirik zegoen bitartean. Are, ilobari utzi zizkion. "Erakutsi munduari ni hil eta 20 urte igarotzen direnean, mundua oraindik ez baitago prest nire lana ulertzeko", esan zion, "emakumearen lan artistikoak ikusezin bihurtzen dituen gizarte patriarkalean bizi gara" esatea ausartegia zelako. Gizarte androzentristak bere lanak ondo bete eta Vasili Kandinski izendatu zuen arte abstraktuaren aitzindari.

Gaur egun, Bilboko museo ezagunenean ikus daitezke bere artelanak. Poztu eta urduritu egiten nau, aldi berean: poztu, historiaren narratibak ezabatutako emakumeari behingoz merezi duen lekua ematen ari zaiolako; baina urduritu ere bai: zenbat nire-bizitzako-amodio izango ditut orain?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak