N-634

Erabiltzailearen aurpegia Izar Odriozola 2024ko aza. 2a, 00:00

Bizipen terrorifiko bat da autoak edozein lekutan botata uztea.

Halere, gauza askorekin bezala, ohitzen bukatzen duzu, eta horixe gertatu zitzaidan niri.

Nekagarriena, zalantzarik gabe, prozesu guztia emakume gisa bizitzea da. Garabilariak ere denetarik tokatu zaizkit, baina askotan sentitu izan dut presio moduko bat, esaten ari natzaion oro zalantzan jarriko balu bezala. Ez dut nahi gizon garabilariak paternalismoz hitz egiterik –zer-jakingo-du-neska-honek-motorrez– oihukatzen didatenean bere begiek.

Estreinakoz gertatu zitzaidanean ez nuen jakin nire kabuz aurre egiten. Eskarmentuz ikasi nuen, eta gaur egun profesionala naizela deritzot. Botata geratu naizen errepideen rankinga egin diezazueket: kurba txarrak meh, hobe bazterbide zabala bada, eta bueno, azelerazio-bideak ere ez daude gaizki. Asegurua? Robot batek erantzuten duelako, bestela aspaldi gonbidatuko nukeen kafea hartzera; Aasegurua gisa gordeta dut, faboritoetan; zer kontatuko dizuet, ba... Eta txaleko horia... dagoeneko garbitzera bota beharko nukeela uste dut, hainbeste erabiliagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak