Israeli boikot

Erabiltzailearen aurpegia Izar Odriozola 2024ko eka. 9a, 00:00

Buñuelen film surrealista da Askatasunaren mamua

Eszena batean, Aliette haurra desagertu egin da eskolan eta gurasoak bertara doaz. Irakaslea zerrenda pasatzen hasten da; Aliette gurasoengana altxatu, eta hauek isiltzeko eskatzen diote, irakaslea hizketan ari dela argudiatuz. Gurasoak, umearekin batera, poliziarengana doaz desagertzea salatzera. Haurraren aurrean, bere ezaugarri fisikoak apuntatzen hasten da polizia, betiere Alietteri isiltzeko aginduz.

Espainiak Estatu gisa aitortu du Palestina. Ekintza sinboliko hutsa, ordea: Europako hauteskunde kanpainarako aurpegia zurituz eta Israelekin harremanik eten gabe. Mendebaldeko potentziek diote genozidioaren soluzioa bi estaturen konponbidearekin emango litzatekeela. Espainia eta Europar Batasuna Alietteren gurasoak eta polizia dira.

Ez dute Aliette entzuten. Ezezagun erraldoi batek txokolate tableta lapurtu eta horren bila joan zelako galdu zen. Haurrak ez du ulertzen zergatik den zuzena lapurrari ontzen gehiengoa uztea eta lurrean zapaldutako ontza laurdena izatea beretzat. Gurasoen efizientzia ezdeusaren aurrean, beraz, Aliette entzun eta erraldoi zapaltzaileari boikot egitea ezinbestekoa dugu, ontzaz ontza, haurrari berea dena itzuliarazteko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak