Zeziliaren plazeboa

Erabiltzailearen aurpegia Izar Odriozola 2023ko aza. 24a, 08:59

Azaroaren 22an da Santa Zezilia, musikarien eguna. Aitak erakutsi zizkidan SESBeko ereserkia eta Enola Gay; amak, berriz, Duhalde eta Jurado. Nik ikasi nituen Ran rober ran eta Uso zuria.

Gaur egun ere musika gertutik bizi dut, bere historiaren 200. urteurrenera gerturatzen ari den Bergarako Musika Bandari esker. Astean bitan, musikari taldeak eguneroko kaosaren gurpiletik ihes egin eta arreta osoa staccato, D.S. al Coda, eta bemol kopuruan jartzeko zortea du. Entsegu gelatik ahapeka tarareoan irten eta auzokoak esna ditzakete batzuek. Etxera heldu eta El hombre y la tierra zein telesail zen jakin nahiko dute besteek. Norberaren hiletarako Forrest Gump edo Cinema Paradiso-ren soinu bandaren artean aukeratzeko dilema dute ezagutzen ditudan zenbaitek.

Musika multifuntzionala da: tristuraren erasoaldietarako plazeboak amorrua ateratzeko, gozatzeko, zerbait aldarrikatzeko edo jaiak xaxatzeko balio dezake. Ezagutu gabeko mundu berrietara bidaiatzeko espazio-ontzia. Pentagrama eta batutarena da pobre izanagatik ere, arima elikatu eta alegre jartzen gaituen territorio pribilegiatuetako bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak