'Angelus Novus'

Erabiltzailearen aurpegia Izar Odriozola 2023ko api. 2a, 00:00

Paul Klee artistak margotutako koadroa da Angelus Novus. Walter Benjamin filosofoak eskuratu zuen gero, baita harekin alegoria bat sortu ere.

Historiaren progresu edo aurrerabidearen ideia kritikatu nahi zuen. Hegoak zabalik dituen aingerua ageri da koadroan, eta, Benjaminen hitzetan, iraganeko hondamendiei begira dago. Aingeruaren desira iraganean puskatutakoa berriz konpontzea da, baina aurrerapen deituriko urakanak bultzatzen du etorkizunera.

Batzuetan ahaztu egiten zaigu aurrerapena eta ona ez direla, nahitaez, sinonimoak. XX. mendean bazegoen etorkizuna utopiarekin lotzeko ohitura, baina, egun, distopia-zaleagoak gara. Are gehiago, distopia apokaliptikoan bizi garela esatera ausartuko nintzateke. Pelikula gehiegi ikusi ditugu eta apokalipsia zonbiekin erlaziona dezakegu, baina distopiak gaurko errealitatearen antz handiagoa dauka.

Angelus Novus-i gertatu bezala, gu ere urakan formako haizeteek bultzatzen gaituzte etorkizunera. Hala ere, orain arteko tonu apokaliptikoa leundu nahian, garaiz ote gabiltza urakan-haizeen intentsitatea baretu eta nahi dugun lekurantz hegan egiteko?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak