Haragi-aldatzea

Erabiltzailearen aurpegia Izar Odriozola 2023ko ots. 26a, 00:00

Maitatu edo gorrotatu egiten dira Aratusteak.

Iruditzen zait zaila dela erdiko terminoa aurkitzea. Ni lehenengoen taldekoa naiz, baina badakit gorrotorako pausoak bide motza duela. Haragi-uzteaz ari zaigu aratuste hitza, latinetik datorren carne (haragi) levare (uzte edo kentze) alteraziotik. Nahiz eta etimologikoki erlijio kutsua izan, hori egiten dugu Inauteriak datozenean: gure haragia utzi beste batenarekin aldatzeko. Kameleoi konplexua. 

Araurik ez dagoela dirudien arren, mozorrotzean ere badaude muga abstraktu batzuk. Ezin da jaiaren aitzakiaren baitan mozorro arrazista edo transfoborik onartu, adibidez. Ez dut jaia zapuztu nahi; gogorarazi nahi nuen hurko zapaldua iraintzen duten mozorro asko daudela, ez besterik. Herriko koinatua trabestiz mozorrotzen denean, datozen urteetako Aratuste guztietan etxean geratzeko gogoa baino ez zait geratzen. Horregatik diot maitasunetik gorrotorako pausoa oso laburra dela. 

Kameleoitasunak bere artea du, eta benetan uste dut haragi-aldatze elegante eta dibertigarriak egin daitezkeela, zapaldutako kolektiborik mindu gabe. Ez da horren konplikatua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak