"Kimioterapia jasotzen nuenean, asko insistitu zidaten, nire gorputz jarioak toxikoak zirela: malkoak, adibidez. Komunera joan eta pixa egitean, bitan eragin behar nion zisternari, edo niretzako bakarrik erabili komuna. Eta noski, nire kezka nagusia…. segurua al zen nire bikotearentzako zakila alu barruan sartzea? edo, zintzoki askoz maizago nahi, egin, eta gozagarriago zitzaidana…….. segurua al zen cunnilingusa, hau da, latinajorik gabe, nire potorroa jatea?
Onkologari galdetu nionean, isilik geratu zen, begiak zabal-zabalik. Segundu batzuen ondoren, galdetu zidan: Benetan ari zara?"