Gertu. Gugandik gertu. Gugatik edozertarako gertu.
Bisitan agertu. Ez desagertu. Genero arrakalak ugertu arte,
zaindu. Ez gaude zain gu, premian gaude. Ez badakizu zer
egin, egon! Egon hor, egonkor ez bada ere, egon! Aldamenean
egote hutsak asko betetzen gaitu. Maitasuna ez da maiztasuna,
distantziara ere besarkatzeko gaitasuna baizik. Egon presente
orainean.
Hitzak: Amaia Agirre
Argazkia: Andoni Beristain