Bata bestearen aurrean. Bata bestearen atzean. Zergatik begiratzen gaituzu zeharka? Hor “bainak” soberan daude. Gure orbainak ez bezala. Ez dugu beldurrik ezkutatzen, elkar eusten ari gara. Ikusgarri gaudelako eman nahi diogu ikusgarritasuna haragiz eta azalez garenari ere. Gorputza manifestu bat da, ez maniki festa bat.
Hitzak Amaia Agirre
Argazkia Andoni Beristain