Bertso saio musikatua eta egutegia bularreko minbiziaren elkarteari laguntzeko

Erabiltzailearen aurpegia Izan Inurri-Oñati 2022ko abe. 14a, 17:31

Izan Inurri taldeko kideok bertso saio musikatua antolatu dugu egubakoitzerako. Eta egutegi bat ere atera dugu; oñatiarrak ere agertzen gara, gainera, egutegi horretan. Batuko den diru guztia bularreko minbiziaren gaia lantzen duen Izan Inurri elkartearendako izango da. 

Elkartasunezko bi ekintza antolatu ditugu. Lehenengoa izango da egubakoitzean, abenduaren 16an, Santa Anan egingo den bertso saio musikatua.

"Tabuen kutxatik oholtza" du izena bertso saio musikatu solidarioak, eta Udaleko Berdintasun sailarekin batera antolatutakoa da. Parte hartuko duten bertsolariak dira:  Maider Arregi, Miren Artetxe, Oihana Arana eta Eli Pagola. Eta gai-jartzailea: Amaia Agirre. Musikariak, Ixak Arruti eta Oihana Rodriguez dira. Sarrera da 8 euro eta udal webgunean eta Txokolateixan eros daitezke. 

Egutegia ere atera dugu. Paretan jartzeko egutegia da eta hilabete bakoitzean argazki bat ikusten da. Oñatiarrak ere hartu dugu parte egutegi horretan eta geu ere agertzen gara argazkietan. Egutegiak salgai ditugu. Maibi eta Kuttun dendentan eros daitezke.

Bertso saio musikatuan eta egutegien salmentan ateratzen den dirua Izan Inurri elkartearendako izango da.

Bideo podcast-ak ere atera ditugu eta zuekin partekatuko ditugu hona igota.

Eskerrik asko!

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak