Jakina da aretxabaletarrok modu berezian bizi ditugula egun hauek, gazte eta ez hain gazteok ilusioaren mozorroa janzten dugu eta jai parte-hartzaile eta alaia ospatzen dugu denok batera.
Karnabalen lagunok orain dela 10 urte ekin genion Aratusteak gainean genituela-eta Txapeltxin jaia antolatzeari.
Ordutik, gure lagun berdea etxeko txikienen eta parrandazaleon lagun handi bilakatu da eta bada garaia hau horrela izateko lehen pausoak gurekin batera eman zituztenak omentzeko, Azpigarri eta Zelabaixota kuadrillak eta, nola ez, zu, Iñaki, zure lan egiteko modu eta ilusioa izan da guretzako irakasgai onena. Horregatik, bihar, otsailak 18, herriko plazan merezitako omenaldia jasoko duzue. Guk lanean jarraituko dugu Aratuste-domekero barruan daukagun guztia emanez eta Txapeltxinek gutxienez 100 urte gehiago bete arte!
Gora Karnabalak!
Gora Txapeltxin!
----------
Ibai Zangitu
Atxabaltako Karnabalen Lagunak
Aretxabaleta