Portaloia herri osoarena da, ez erretiratuena bakarrik!

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Zabalo 2016ko eka. 17a, 14:10

Udaleko Kultura batzordeari: 

Idatzi honen bitartez, gure desadostasuna adierazi nahi dugu Zeuk iñ, zeuk jan bazkariaren leku aldaketa dela eta.

Zein da arrazoia betiko lekuan ez egiteko? Egunero aulki horietan eserita dauden erretiratuen kexak? Aulki horiek ordu batzuk kentzeak halako enbarazua sor dezake?

Gure ustez, bazkari hau azokara eramanda, ekintzak daukan xarma gal dezake. Janaria egiten den bitartean bertatik pasatzen diren herritarrekin izaten diren iritzi aldaketak, eztabaida sanoak… galdu egiten dira.

Zuen helburua kaleko giroa azoka itxi batera eramatea baldin bada 20-30 –asko jota– erretiratu haserre ez daitezen, jakin ezazue ez gaudela batere ados. 

Espero dugu aurrerantzean gutxi batzuen iritzia kontuan hartu beharrean herritar guztiak kontuan hartzea.

----------

Iñigo Zabalo

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak