Harro gaude zutaz!
Jubilatu eta jarraian hasi ginen LAB–Helduak-en lantaldean, jabetu ginelako ongizate gizartea jausten hasi zela.
Doaneko eta kalitatezko zerbitzu publikoetan murrizketak zeudela eta eskubideei eutsi beharra zegoela.
Geroago, berriz, Duintasuna Elkartea moduan jarraitu dugu.
Zure gaixotasunarena jakin genuenean, izugarrizko kolpea hartu genuen.
Hutsune handia laga duzu gure elkartean, baita ere astelehenetako elkarretaratzeetan.
Kostako zaigu ohitzea zu barik.
Emakume konprometitua, sendoa eta langile amorratua zinen.
Hamar urte elkarrekin eta beti prest edozein lanetarako.
Sentsibilitatez, langile kontzientziaz, genero ikuspegitik eta enpatiaz murgiltzen zinen.
Aurtengo eta hurrengo urteetako Martxoaren 8an zure falta handia sumatuko dugu.
Lasai, Sagra! Jarraituko dugu zuk sinisten zenuen justizia soziala eta parekidetasuna lantzen.
Hemen bizi eta hemen erabakiz.
Pentsio publikoen alde, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak lortzen eta zahartzaro duin baten alde.
Zure ibilbide oparoari jarraituko diogu, bidelagun izan zaitugunontzat zure eredua gure oroimenean gelditzen da.
Ama lurrak gorde zaitzala.
----------
Itziar Usandizaga Galarraga
Bergara