Adinekoen Nazioarteko Eguna: urriaren 1a, jardun dezagun gure bizi-kalitatea hobetzeko

Bizi-kalitatea, gure ongizate fisikoan, emozionalean eta sozialean eragina duten hainbat faktoreri dagokienez, hala nola: a) gure beharretara egokitutako etxebizitza, b) gure beharrei, hots, elikadurari, zainketari, osasunari, etxeko gastuei –argia, gasa, erkidegoa–, aisia eta astialdiko gozamenari aurre egiteko ahalmen ekonomikoa, eta d) gizarte- eta osasun-zerbitzuak izateko eskubidea.

Azpimarratu nahi dugu, adineko guztiok bizi-kalitate gogobetegarria erdiesteko aukera izan dezagun, ezinbestekoa dela jardunbide profesional egokiak sustatzea eta identifikatzea, eta, horretarako, gizarte-zerbitzuen eskueran jarri behar direla udalerri bakoitzeko adinekoak zein egoeratan dauden jakiteko informazioa emango duten protokoloak eta programak ezartzeko behar diren baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak. Zenbatespenen arabera, mendekotasuna duten pertsonen %20k eta mendekotasun handia duten pertsonen %5ek, gutxi gorabehera, ez dute inongo laguntzarik eskatzen. Zumaiako anai-arreben heriotza horren adibide garbia da.

Jardunbide egokien hainbat esperientzia daude Gipuzkoako zenbait udalerritan; Azpeitiko Udalean, adibidez. 

Izan ere, adinekoen elkarteen eta udalaren gizarte-zerbitzuen arteko harremanaren emaitza, toki-erakundeak landa-lana egin du adinekoen kolektiboa zein egoeratan bizi den jakiteko, adineko horiek dituzten beharrei erantzuteko eta arretarik gabe zeuden bazterketa-, babesgabetasun- edo mendekotasun-egoerak saihesteko. 

Halaber, hainbat udaletatik, adinekoen elkarteekin lankidetzan jardun ondoren, udal- eta foru-baliabideei buruzko informazioa ematen ari dira herritar guztientzat, horiek eskuratzeko eta baliatzeko aukera izan dezaten.

Duintasunaren iritziz, hori da jarraitu beharreko bidea. Uste osoa dugu, gure bizitzaren kudeaketako subjektu aktibo garen aldetik, erabakiak hartzen diren gune guztietan parte hartu behar dugula adinekoen elkarteok, gure esperientzia eta ezaupideak eskaintzeko eta gure eskubideak defendatzeko, hori baita erretiratu eta pentsiodun guztien bizi-kalitate hobea erdiesteko bidea. 

Adinekoen Nazioarteko Eguna baliatu nahi dugu, halaber, gure beharrak asetzea sustatu eta bermatuko duten Adinekoen Kontseiluen sorrera erreibindikatzeko.

----------

Itziar Usandizaga

Duintasuna elkartearen izenean

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak