Botiken kopagoa ezabatu

Azken ohiko osoko bilkuran Bergarako udalbatzari gure kolektiboen ondoeza azaldu genion berrordainketaren inguruan eta berau aho batez onartua izan zen.

Ez horrela San Joxepe Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak. Ezin dugu ulertu mozioarekin bat egin nahi ez izatea. Beraien jarrera ulertezina egiten zaigu, bertako kideak zuzen-zuzenean kaltetuak direlako. Eta ezin dugu ulertu urteko bazkideen batzarrean ez aipatzea Osakidetzak martxan jarri duen kanpaina. Eta berarekin bat ez egitea; hau da, 18.000 euro/urteko baino gutxiago kobratzen duten pentsionistei konpentsatuak izango direla adieraztea, eta haiek bultzatzea, jarrera aktiboa hartuz, anbulatorioetan horretarako jarri dituzten zirkularrak betetzera.

Guk botiken kopagoari repago deitzen diogu; izan ere, aurrez ondo ordainduta ditugu.

----------

Itziar Usandizaga Galarraga

(Duintasuna, Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkartea)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak