Itziar Usandizaga Galarraga (Bergara): "Martxoak 8"

Erabiltzailearen aurpegia

Iritsi gara beste urte batez emakume langileentzat erreferente den egun honetara.

Aurten sekula baino modu aktiboagoan, ikusirik lege kapitalistak eta patriarkalak zelako matrailekoa eman digun pentsioen erreforma dela eta. 35 urtetan borrokaren bidez lortutako eskubideak kendu dizkigute zaplastada-dekretu bidez inposatuta. Langileon eta erretiratuon eskubideak murriztu egin dizkigute, batik bat emakumeoi.

Emakumeak dira lan prekarioak dituztenak, lanordu partzialetan dabiltzanak, ekonomia sumergituan, seguritate sozialik gabe, eta emakumeek %30 gutxiago irabazten dute eta ondorio bezala jubilatzen direnean beraien pentsioak txikiagoak dira. Alarguntza pentsioak 600 eurora ez dira heltzen. Sexuen arteko desberdintasuna adineko pertsonengan ere islatzen dela ikusten dugu. Zentzu honetan, emakumeak pobreagoak dira, lan gehiago egiten dute, bakardade eta bazterkeria handiagoz bizi dira.

Hau da sistema patriarkalarekin daukaguna. Beraz, genero berdintasunerako lanean jarraitu beharra daukagu, gizon eta emakume artean familiako edo etxeko lanak konpartituz eta gaixo, heldu edo haurren ardurak sozializatzen.

Ildo honetan, txalotzekoa da Bergarako Zerbitzu Saileko arloak atera dituen bost liburuxka emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunerako I. plana 2010-2013. Bide batez, aprobetxatu nahi dut Udala zoriontzeko.

(LAB-Helduak)

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.