"Eskerrik asko!"

Erabiltzailearen aurpegia Irati Urrutikoetxea 2012ko eka. 13a, 17:00

Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie...

... joan zen zapatuko jaian parte hartu zuten guztiei. 

Eskerrik asko, bereziki, jaiaren antolakuntzan ibili zirenei; Guraso Elkarteko kide, Kontseiluko kide, irakasle, Zuzendaritza eta lanerako boluntario gisa ibilitako guztiei. 

Benetan hunkituta gaude emandako babesagatik. 

420 pertsona elkartu ziren mahaiaren inguruan eta gehiago ondorengo bertso saio eta dantzaldian. 

Honek adierazten du eskolak baduela izaera, nortasuna eta batasuna. 

Urtez urte gure eskola handitzen ari da. 

Gero eta familia gehiagoren konfiantza dauka eta ikasgelak umez bete-bete eginda daude. 

Argi dago bere garaian eskola publikoaren alde egindako hautua egokia izan zela. 

Bide onean goaz, beraz. 

Eta harro gaude proiektu sendoa dugulako. 

Gainera, guztion lan eta esfortzuarekin gero eta hobea izango dela zalantzarik ez dugu. 

Eskerrik asko.

--------------------

Irati Urrutikoetxea

(Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkarteko lehendakaria)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak