"Agur, Danbaka?"

Erabiltzailearen aurpegia

Deabrutu musikari bakarlaria naiz eta Danbaka 2012 ez zela egingo jakin nuenean...

... nire poztasuna pixka bat itzali egin zen.

Sekula baino material gehiago atera genezake bertatik eta gauza garrantzitsuenetako bat da berau; bideoak, argazkiak, oihartzuna –noski, irabazlearen kasuan diru kantitate nahiko handia–, bideo grabaketa bat edo Euskal herrian barrena bira…

Musikarientzako bultzada handia da hori, eta nahiz eta talde batek baino gehiagok aldizkarira ez idatzi, seguruenik ados daude diodanarekin.

Denbora hauek gogorrak dira denentzako eta kulturara ere iritsi da krisia, musikariok badaukagu faltan igarriko dugun zerbait desagertuta egongo den denbora honetan.

Azkenaldian, Danbaka beste lurralde batzuetara hedatzen hasita zegoen eta parte hartzaile kopurua sekula ez da txarra izan, bertan irabazleak izan zirenak behin baino gehiagotan entzun ditugu irratian edo ikusi ditugu telebistan. 

Nabarmena da Danbakaren aurtengo desagerpenarekin musikariok asko galtzen dugula, eta musikariok gure izaera edo gustuko dugun musika kaleratzeko aukera batez ezin izango garela baliatu. 

Honen guztiaren gainetik espero dudana da beste bi urte pasa orduko bueltatu dadila, ez dezagula Danbakaren hutsune oso handirik sumatu, aldizkariak, sariak, oihartzuna, berriz gure eskura egon daitezela, berriz ere normaltasunez jendearen aurrean denbora-pasa izan gaitezen.

--------------------

Iñaki Urizar

Aramaio

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.