Lagun batek esaten zigun: "Baserritarrek badakigu tomate landareak erdoiak edo gorrinak jotzen baditu, kobrearekin tratamendu bat baino gehiago eginagatik landare hura ez dela bere onera itzuliko. Mahats landareak dituzten baserritarrek ere badakite mahats aleak jaso nahi badituzte, 8, 10 edo 12 tratamendu egin beharko dituela eguraldiaren arabera".
Hau jakinda, baserritarrek benetan sinisten dute datorren udaberrian helikopteroz oxido kuprosoarekin tratamendu bat eginda 20-25 metroko intsinis pinuak sendatu egingo direla? Ez ote da sinistu baino, sinistu nahia gehiago izango?
----------
Izaskun Urizabel eta Jose Ruiz
Oñatiko Narturzalien izenean
Oñati