Lokatzan hain errotuta dugun moduan antolatu eta gauzatu genituen ekintza guztiak: elkarlanean.
Aranzadi Ikastolako gimnasioa jangela eta auditorium bihurtu genuen. Nola? Udalak utzitako mahai, aulki, eszenatoki, mikrofono, eta abarrekin.
Lokatza osatzen dugunok, guraso, txirrindulari edo laguntzaileok, dena bere lekuan jartzeko ardura hartu genuen, eta baita lortu ere. Eskerrik asko!
Bolintxo Okindegia eta Gorla Auto Group enpresek emandako laguntzarekin 40 urteetan eskolatik pasatako guztiak irribarreaz sartu ziren bazkarira eta han ezusteko aparta eduki zuten olagarroarekin, okela-carpaccioarekin, marmitakoarekin eta txakolin-sorbetearekin, besteak beste. Ondo sukaldatu eta ondo zerbitzatuta. Aupa zuek!
Bukatzeko, omenaldi, bertso, dantza eta tertulia. Egun ahaztezina.
Eskerrik handiena Lokatzako sortzaileari: gora, Fermin!
----------
Ion Unamuno
Lokatza Ziklismo Eskolaren izenean
Bergara