A ze panorama!

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ugarteburu

Urte batzuk badaramatzat mundu honetan, eta, egia esan, gero eta kezkatuago nago ikusten dudanarekin.

Gizakumeengan konfiantza galtzeko motiboak egon badaude: Ukraina, Palestina, Iran, Sudan eta amaierarik gabeko beste guda mordoa. Gizarte gero eta zatituagoa, polarizatua, aurrez aurre. Nabariak diren mundu mailako hainbat arazori –klima aldaketa edo adimen artifizialaren erabilera arautzea– irteerarik bilatzeko aukera handirik ez.

Panorama ikusirik, aparteko baserriren batera edo Espainia hustura joateko gogoa ematen du batzuetan. Komunikaziorik gabe, telebistarik gabe, ortua landu, jarri oilo batzuk eta ezer gutxi gehiago... ostrukarena eginez mundu zoro honetatik apartatzeko.

Baina tira, Rousseauk zioenari jarraituz, gizakumea jaiotzez ona da, baina gizarteak eta aurrerakuntzak kutsatzen dute. Argi-izpiren bat badagoela sinistu nahiko nuke, eta konturatuko garela, eta orain bizi garen bizimodu zoro honetatik aldenduko garela. Ulertuko ote dugu goazen bidetik gaizki goazela eta aldatu beharra dagoela? Bestela…

Animo, lagunok!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak