'Barra librea' eskola kirolean

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ugarteburu 2026ko otsailaren 18a

Gurasoen askatasunaren defentsan epaileak erabaki du Gipuzkoako eskola kirolean ezin dela lehenetsi kirol aniztasuna, eta joko baldintza berak izan behar dituztela kirol aniztasunaren programak eta federazio edo elkarteetatik antolatzen diren eskolek eta lehiaketek.

2/2023 Legeak hau dio: Eskola-adineko jarduera fisikoa eta kirola kirol anitzekoa izango da, ez soilik lehiaketara bideratua… LHko etapa –6 eta 12 urte artean–. Jarduera fisiko ludikoa eta kirol anitzekoa bermatuko da. Lehiaketak eta entrenamenduak egin ahal izango dira jarduera antolatuetan, baina osagarriak izango dira, eta ez dira izango eskola-adineko jarduera fisikoaren eta kirolaren ordezkoak.

Gipuzkoako Batzar Nagusietan izandako ponentzian talde politiko guztiek Gipuzkoako eskola kirolaren ereduaren alde lerrokatu dira.

Hain garbi badugu kirol aniztasunean oinarritutako eredua dela egokiena, epaile batek markatu behar digu bidea? Alderdi politikoei eskaera bat: Legebiltzarrean gaia aztertu eta Legean edota eskola kirolaren dekretuan testuak moldatu, haurrentzat egokien iruditzen zaigun eredua garatu ahal izateko EAEn. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak