Pena handia. Guraso, eskola, kirol elkarte eta haurrak gonbidatu nahi zaituztet orain arte bezala jarraitzera.
Gipuzkoako kirolaren errealitatea ikaragarria da. 16 gipuzkoar izan ziren Parisko Olinpiar Jokoetan. Estatu mailako ratioari jarraituz, 5 atleta olinpiko baino gutxiago egokituko litzaioke. Futbolean, mutilen lehen mailan talde bat eta bigarren mailan bat edo bi. Nesken lehen mailan bi futbol talde. Emakumeen eskubaloian Bera Bera, estatuko talderik onena; Bidasoa oso txukun mutiletan. Errugbian, mutiletan talde bat Ohorezko Mailan eta nesketan beste bat Ohorezko B Mailan. Atletismoan, goi mailan. Pilotan, zer esan... Ez dira izango munduan eredu asko gurea baino hobeagoak!
Horretaz gain, Behobia dugu, Zegama, Aizkorri, DonostiCup…
Ez gaude harro daukagunarekin?
Arrakasta horien guztien atzetik gipuzkoarren sena dago, baita askoren lana eta sakrifizioa ere, baina kirol aniztasunean oinarritutako eskola-kirolak ere zerikusi handia izan du. Hori dela eta, jarraitu dezagun kirol aniztasuna sustatzen!