Irrikan

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ugarteburu 2024ko eka. 28a, 00:00

Uztailaren amaieran Parisera joango gara.

Nire bigarren Olinpiar Jokoak izango dira eta irrikan nago. Bartzelonan izan nintzen eta izugarri disfrutatzeko aukera izan genuen, bai giroaz eta baita kirol ikuskizunekin ere.

1992ko Olinpiar Jokoetarako txartelak hartzerakoan bi ekitaldi eman zizkiguten aukeran, prezio onargarri batekin. Atletismoko finalen egun bat eta eskubaloiko finalerdiak aukeratu genituen. Eta aparte, aukeratu gabeko makina bat kiroletarako sarrerak tokatzen zitzaizkigun: hockeya, waterpoloa, tenisa, mahai tenisa, beisbola… Ondorio bat atera genuen: edozein kirol izanda ere, munduko onenak ikustea izugarrizko ikuskizuna da.

Parisera joatea aspaldi erabaki genuen. Duela hiru urte, hilero dirua jartzen hasi ginen eta izena eman genuen sarrerak erosi ahal izateko. Zorionekoak gara, sarrerak lortu ditugulako; izan ere, baditut lagun batzuk gauza bera egin dutenak eta ez dituztenak sarrerak lortu. Prozesua nekeza bezain frustragarria izan da. 

Atletismoa ikusi nahi genuen eta lehenengo aukera izan genuenean sarrerak 600 euro eguneko ordaindu behar ziren. Ez geunden eta ez gaude prest hori ordaintzeko. Ondoren, duela hilabete batzuk, sarrerak erosita genituela, 300 euro inguruan erosteko aukera eman ziguten. Larregi hau ere! Saskibaloikoak merkeagoak ziren, baina oso garesti. Hori dela eta, arestian esandakoa betez, beste batzuk aukeratu genituen.

Zer ikusiko dugu Parisko Olinpiar Jokoetan? Boleibola, nesken errugbia, eskubaloia, tenisa eta waterpoloa. 100 euro inguruko sarrerak, eta ez dira finaletarako.

Disfrutatzeko aukera izango dugu, bikainak direlako bertan parte hartuko duten kirolariak, eta espero dugu giroa ere bikaina izango dela, baina ez zait batere gustatu prozesua, ez da gardena izan, eta, are gutxiago, prezioak estratosferikoak izan direlako, neurriz kanpokoak. 

Hala eta guztiz ere, irrikan nago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak