Malen Ruiz de Azuak urrezko domina eskuratu zuen pertika-jauzian; Eneko Carrascalek, zilarrezkoa jauzi hirukoitzean –azken jauzian kendu zion urrea txapeldunak–; eta Andoni Calbanok, brontzezkoa 200 metroko lasterketan. Zorionak! Sinestezina da lortutako uzta.
Dominak disfrutatzen egongo zaretela pentsatu nahi dut, eta espero dut. Zuek eta zuen ingurukoek dakizue zenbat esfortzu, sakrifizio, entrenamendu, lesio, egun triste igaro behar izan dituzuen goi mailara ailegatzeko eta bertan mantentzeko. Orain hor bertan zaudete, txapeldunak zarete eta debagoiendarrok harro gaude!
Goi mailako kirola gogorra da, askotan, injustua, baina, beste batzuetan, egindako lanak bere fruitua ematen du, Ourensen bezala. Espero dut bertan lortutakoak indarra emango dizuela jarraitzeko. Erronka politak dituzue aurretik. Disfrutatu unea.
Eskerrik asko egindakoagatik, zuei eta hori posible egin duten beste guztiei ere.