Zenbat gastatzen da kirolean?

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ugarteburu 2022ko mar. 27a, 00:00

Datuak 2018koak dira, baina erreferentzia baliagarria da.

2018. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek 280.985.328 euroko gastua kitatu zuten kirolean. Zati handiena, %81,9, udalek egin zuten, aldundiek %12,1 eta Eusko Jaurlaritzak %5,9.

Udalen artean, 5.000 biztanle baino gutxiago dituztenek, batez beste, udal aurrekontuaren %12 gastatu zuten kirolean; 5.000 eta 100.000 biztanle dituzten udalek, batez beste, %6 eta %7 artean; eta 100.000 biztanletik gora dituztenek %3,1 gastatu zuten kirolean.

Aldundiek beren aurrekontuaren %0,2 gastatu zuten kirolean eta Eusko Jaurlaritzak, %0,1.

Nabaria da udalen eta beste administrazioen arteko aldea. Garbi dago udalen apustua askoz ere handiagoa dela; udal txiki eta ertainek, proportzioan, askoz gehiago inbertitzen dute handiek baino.

Kontuan izanik kirolak dituen onurak, nahikoa iruditzen zaizue kirolean gastatzen den dirua?

Kirolak baliabideak behar ditu; herritar aktiboen kopurua handitzeko sustapen programak, txartel bateratua, ekipamenduetarako finantzazioa, eskola kirolerako eta kirol federaturako laguntza gehiago…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak