Kale goxoak nahiko nituzke, adin guztietarako, lagunen artean edo bakarrik egoteko, geldirik egon edota jarduera fisikoa egiteko, oztoporik gabekoak, seguruak, alaiak…
Erronka ez da makala! Lehenik eta behin, gure mentalitatea egokitu edota aldatu beharko dugu, ohituta gaudelako autoarekin alde guztietara joaten eta ailegatzen. Garraio publikoaren sarea ere hobetu beharko dugu, eta oinezkoen, bizikleten, patineteen, eta abarren arteko harremana adostu.
Herrien diseinua aldatu beharko da eta inbertsio garrantzitsua beharrezkoa izango da; albo-kalteak ere kontuan hartu beharko dira, komertzioa eta beste eragile asko ahaztu gabe.
Esandakoa, ez da erronka makala, baina egin beharra dago, kalea disfrutatzeko eskubidea aldarrikatzen dut, kalean gehiago eta hobeto bizi ahal izateko.