Bergarako kirolaren plan estrategikoa

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ugarteburu 2017ko eka. 23a, 00:00

2017an, hurrengo lau urteetarako Bergarako Kirolaren Plan Estrategikoa idazten dihardugu.

Herriko kirolaren norabidea birdefinitzeko ahalegina egiten ari gara, helburu eta lan ildo nagusiak markatzeko eta    ditugun baliabideak modu egokienean erabiltzeko    asmoarekin.

Eguneroko dinamikan murgilduta gaudenean, lanak aurrera ateratzen eta ohiko arazoak konpontzen, ez dugu izaten astirik etorkizunera begiratzeko. 

Batzuk eroso daude aipatutako dinamikan, baina, duda barik, noizean behin, geratu, hausnartu eta erabakitzea komenigarria izaten da.

1975eko eta 1992ko Europako kirolaren gutunetan, kirola egiteko eskubidea onartzen bazen ere, ordutik hona gauzak asko aldatu dira.  

Gaur egun, jarduera fisikoa/kirola premiazkoa dela esan dezakegu, eta erakunde publikoetatik ahaleginak egin behar ditugu gizarteak eta herritarrek dituzten premiei erantzuteko. 

Gure gizartearen bilakaera gero eta azkarragoa da eta  kirola ere ez da atzean geratzen, etengabe aldatzen ari da, eta prest izan behar gara planteatzen zaizkigun erronkei aurre egiteko.

Gaur egun, kirolaren bidez makina bat helburu lortzeko ahaleginak egiten ditugu: balioetan hezi, osasuntsu-zoriontsu  izan, loditasuna ekidin, integrazioa erraztu, berdintasuna sustatu, denbora libreaz gozatu, giza harremanak sustatu… Ez dira helburu makalak, ezta errazak ere. 

Oraingo honetan, gure kirola hobetzeko plan estrategiko berria egiten ari garela, saio ireki eta interesgarria izan genuen herritarrekin aurreko astean. 

Izan ere, ezin dugu ahaztu herriko kirol-dinamika beste eragile askoren eskuetan ere badagoela: elkarte, eskola, osasun-zentro, guraso, zale… 

Guztiei eskerrak eman nahi dizkizuet eta, honekin batera, zuen konpromisoa, lana, ekarpenak eta exijentzia mantentzera gonbidatu nahi zaituztet.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak