Donostia 2016n, kirolik ez!

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ugarteburu 2016ko mai. 20a, 00:00

Donostia Europako Kultur Hiriburua izateak onura asko dituelakoan nago.

Nahiz eta hasiera espero baino makalagoa izan, martxa hartzen ari dela iruditzen zait eta aukera bikain asko eskainiko dizkigulakoan nago –irudikatu, 15 segundotan, Bilbo izango balitz Europako Hiriburua; ezberdina oso, seguru–. 

Aurten, disfrutatzea espero dut, eta sortzen edo indartzen ari diren harreman sareak etorkizunerako onak izango dira. Jakinekoak dira proiektuaren sorrerak izan dituen zailtasun eta gorabehera guztiak, eta, lerro hauen bidez, proiektuak niri sortu dizkidan hausnarketak helarazi nahi dizkizuet.

Kirol munduko pertsona naiz eta tamalgarria iruditzen zait kirolek inongo presentziarik ez izatea urte osoko programan; jolasek, mendiak, akrobaziek, eta abarrek tokia dute, baina kirol atalik ez.

Jakin badakit kirola, edo, gehienbat, futbola, alde guztietatik ailegatzen zaigula eta badirela batzuk nahiko aspertuta daudela. Baina kirola askoz gehiago da, edo izan daiteke: tradizioa, aisialdia, gizarte kohesio eta identifikaziorako elementua, osasun edota hezkuntza tresna, eragile ekonomikoa, eta abar.

Nire ustez, egun, mundu mailan, gizarte garatu eta ez garatuetan, ez dago kirola bezalako fenomenorik, hain zabaldua, hainbeste adar edo interpretazio dauzkanik. Praktika berri asko ditu: parkour edo freerunning, bungee jumping, foot golf, buble soccer. Batzuk kalean sortuak, denbora-pasa gisa, beste batzuk bulegoren baten, kirolaren fenomenoa etengabe aldatzen doa, gizartea eta gizakia bezala. 

Arestian esandakoagatik, ez dut inongo dudarik kirola ere kultura dela, eta Donostia Europako Kultur Hiriburuko programan presentziarik ez izateak kaltegarria dela kirolerako eta baita proiekturako ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak