Ohi bezala, ekintza jendetsuenak, Igeriketa Eskola eta Areto Bizikleta dira. Aipatzeko aurtengo berrikuntzen izen-emate arrakastatsua Crossfit eta Hipo-Pilates. Ikastaroak gaur hasten dira osatzeke dauden taldeak eta plaza libreak betetzen joan daitezke. Helduen igeriketan, adibidez, oraindik orain, plaza askotxo daude hartzeko.Ikastaroen arrakasta dela-eta, zenbait unetan herritar andana batzen gara aldageletan. Hori bereziki igeriketa-eskolako orduetan ematen da. Agorrosingo langileok instalazioaren eta aldagelan antolaketa proposamen bat egiten hasi gatzaie gurasoei. Hemendik, pazientzia eta antolaketa-irizpideak betetzeko eskatzen diegu; azken finean, guztion hobe beharrerako baita.