Patxi Basauri, Joseba Mujika eta Iñaki Ugarteburu (Elgeta): "Aralar eta ANVren lana Elgetako Udalean, hutsaren hurrengoa"

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ugarteburu 2011ko ots. 22a, 01:00

Duela egun batzuk, Oxel Erostarbek harrituta utzi gintuen...

... Lehendakaritzaren Diputatuak Udalera eginiko bisita zela-eta hedabideetan egindako adierazpenekin. Bertan, Aldundiari aurpegiratzen zion Elgetako Udalari dirulaguntza gutxi ematen ziotela, elgetarrak Foru Aldundiaren begietara "hutsaren hurrengoak" ginela esanez. Hortik gutxira, urtarrilaren 25ean egindako plenoan, Oxelek goraipatzen zuen legealdian zehar egindako dirulaguntzen politika,  jasotako kopuru handia nabarmentzen. Egia da legealdian zehar burutu diren proiektu apurrak dirulaguntzei esker izan direla, gaitasunik izan ez baitute bestelako inongo diru sarrera ezohikorik lortzeko. Hau da gure alkatearen diskurtso sendo eta gobernu taldearen politika, hutsaren hurrengoa...  

Aralarrek eta ANVk onartu zituzten aurrekontuak, gure aurkako botoarekin, ez dira inolaz ere sinesgarriak; gastuen aurrekontuko zenbait kontzeptutan jaitsiera irrazional bat eginez eta oraindik sinesgaitzagoak diren diru sarrerak jarriz.

Asko dira aipatu ditzakegun adibideak, hala nola garbitasun zerbitzuan, brigadako funtzionamenduan, ekipamendu publikoen mantentzean... jaitsierak.

Aralar eta ANV 2007an gobernura iritsi zirenetik, dirua aurreztu duten urterik ez da egon; beti ingresatu dutenaren baino gehiago gastatu dute eta horrek esan nahi du Elgetako Udalak ez duela gaitasunik inbertsioak egiteko, eta 2011n ezin izango da mailegurik eskatu.

Beraz, gauzak horrela, Udalak 1.271.000 euroko (211.476.606 pta) zorra izango du. Kopuru honi 150.000 euro gehitu behar zaizkio, 2009ko Udalen Finantzazioaren Foru Fondoaren Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari bueltatu beharrekoak hurrengo hiru ekitaldietan (2011, 2012 eta 2013), eta, orotara, zorra 1.421.000 euro izango da (236.434.506 pta), duela lau urte genuen zorraren bikoitza.

Bukatzeko, elgetarrei jakinarazi behar diegu Domingo Iturbe Patronatuko eraikinaren inguruan gobernu taldeak eramandako kudeaketa txarra: eraikin hori eraberritzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako 124.000 euroko dirulaguntza bat galdu da,

Aralarrek eta ANVk ez dutelako gainontzeko finantzazioa jarriko duen inor aurkitu. Zergatik ote?

Hau guztia ikusirik, gobernuaren lan penagarria salatu nahi dugu, eta ezin ditugu aurrekontu hauek onartu.

Gobernu taldeari esker, elgetarrok egunetik egunera gero eta pobreagoak gara eta, era berean, lehen baino zerbitzu gutxiago izango ditugu, edo eskainiko dizkiguten zerbitzuek kalitate txarragoa izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak