Rene Cassin: Nobeldun euskal herritarra

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Alonso Agirre 2024ko abe. 20a, 00:00

UNRWAk jaso du 2024ko Rene Cassin Saria, Jaurlaritzak nazioarteko zuzenbide humanitarioaren defentsaren aldeko borroka nekaezinagatik banatzen duena.

76 urte dira Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zela, lehenengoz gizakion oinarrizko giza eskubideak mundu osoan zehar ezarriz. Baionarrak paper garrantzitsua izan zuen, aldarrikapenaren idazle nagusienetako bat izanik. Hala jaso zuen Nobel saria, bakearen, justiziaren eta giza eskubideen alde egindako lanagatik. 

Aldarrikapenak hauek jasotzen ditu: gizaki guztiak aske eta berdin jaiotzen garela; pertsona guztiak berdinak garela, arraza, sexua, hizkuntza, erlijioa, ideologia edota jaiolekua edozein dela ere; baita norbanako guztiek dugula bizitzeko, aske izateko eta segurtasunerako eskubidea ere. 

Dudarik gabe, oraindik ere gaurkotasun handia duten artikuluak dira hauek, bakarrak ez badira ere. Horren adibide da UNRWAk jasotako saria. 76 urtean... zenbat aldatu den bizitza! Eta, aldi berean, zein gutxi...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak